Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2011 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA


Eskolako azken egunean jaialdia egin genuen eskolan eta 2 urteko gelakoak gustora egon ginen ikuskizuna ikusten. Guk ere " korro txirinbolo" dantzatu genuen. Zein ederki pasa genuen!!!
Hurrengo ikasturtean ikusiko gara berriro bueltan, uda ona pasa dezazuela!

2014(e)ko ekainaren 23(a), astelehena


 ALAMEDARA TXANGOA!!!




Ekaineko eguraldi ederra aprobetxatuz 2 urteko gelakoak alamedara joan gara pasian, zein ederki!!


2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna dela eta HHko haurrek ekarritako liburuekin osatu dugun liburutegian gustura egoten gara ipuinak ikusten.

EGUN BERDEKO MOSAIKOA


2 urtekoak egun berdean sagar baten mosaikoa osatu genuen. Ez zen erraza izan baina begira zein dotore geratu zen emaitza!

2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

Apirilaren 7an egun berdea ospatu genuen eskolan "Ondo jan, alai hazi" lemarekin. Guk gelan ere hamaiketako ederra egin genuen eguneroko gisan. 

Jan, jan, jan eta jan
sagarra sartu dut ahoan
edan, edan, edan
egarri zarenean.





2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

Atera dugu HH2ko haurrok gelako argazkia! Oso pozik etortzen gara eskolara.


2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Ostiralean 2 urteko geletan ere ihauteriak ospatu genituen xagutxoz mozorroturik!!!