Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2011 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna dela eta HHko haurrek ekarritako liburuekin osatu dugun liburutegian gustura egoten gara ipuinak ikusten.

EGUN BERDEKO MOSAIKOA


2 urtekoak egun berdean sagar baten mosaikoa osatu genuen. Ez zen erraza izan baina begira zein dotore geratu zen emaitza!

2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

Apirilaren 7an egun berdea ospatu genuen eskolan "Ondo jan, alai hazi" lemarekin. Guk gelan ere hamaiketako ederra egin genuen eguneroko gisan. 

Jan, jan, jan eta jan
sagarra sartu dut ahoan
edan, edan, edan
egarri zarenean.