Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2011 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

Barazkien gaia landu genuenean arbitxoak erein genituen eta hilabetez ureztatu eta zaindu ondoren Ekainaren 22an atera genituen, hona hemen lortutako emaitzak, jejeje













Ekainaren 5ean alamedara joan ginen udaberria iritsi zela eta aldaketak ikustera, loreak eta zuhaitzak zein ederrak zeuden ikusi ondoren arrainak bisitatu eta jolasparkean amaitu genuen, nola ez!!