Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2011 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Udazkena!!!!

Eskolan udazkena lantzen ari garenez,  zumardira irteera egitea pentsatu dugu.  Bertan, udazkeneko paisaia, zuhaitzak, hostoak eta eguraldiaz gozatu dugu.